2013/05/27

Abokatuen bulegoa

Azken proiektu honetanabokatuen bulego bat egin behar genuen Espinosa de los Monteros (Burgos)-en dagoen lonja batean. Azalaera 126 m2-koa da gutxi gora-behera. Diseinu dotore bat egin dugu kolore eta kristalarekin jolastuz. 

Proiektua 3Dmax programarekin eginda dago. Hasieran ez genekien ondo erabiltzen programa hau, baina azkenean asko ikasi dugu.

Espero dut zuen gustokoa izatea!

Sarrera


2013/05/24

Parke taberna


Berriro ere nire kide Iratxe Gorostizagarekin egindako proiektu aurkezten dizuet. Oraingoan pub tematiko bat egin behar genuen, beraz, taberna parke batean bihurtzea erabaki genuen.


Proiektu honetan ordenagailua alde batera utzi nahi genuen eta horregatik collage baten bidez aurkeztu genuen. Hasieran asko kostatu zitzaigun hau burutzea baina amaitzean lortutako emaitza positiboa izan zen.


Hemen uzten dizkizuet aurkezpenaren argazki batzuk:



Aurkezpena

Miss Sixty SHOWROOM


Hemen duzue Miss Sixty markarako egindako showroom-a. 5x5m-ko basea eta erdian 500mm-tako zutabearekin.
Hau egiteko naturan oinarritu naiz eta hau izan da emaitza:




2013/02/20

ZURE ZAIN estetika zentroa

Hemen duzue Iratxe Gorostizaga eta biok egindako proiektua, Castron dagoen lokal baten erreforma. Estetika zentro honen helburua bezeroen erlazazioa da, pop estilo batean murgildurik.

Sarrera

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More