Estilo ezberdinak logika eta protagonismoarekin
Nahiz eta originala izan altzari estilo ezberdinak nahastea, beti errespetatu behar dira multzoak
Dekorazio minimoa. Praktiko eta dotorea
Ez da batere erakargarria etxe bat non ez dagoen hutsune librerik. Benetazko elementu apaingarriek protagonismoa galtzen dute beste gehigarrien erruz
Oihal diskretuak, benetazko protagonistak
Gela baten oihalak kolore diskretu eta estanpatu txikiak badituzte errazagoa da dekoratzea, gehiegizkoak badira baino. Gama berean konbinatzea elementu ezberdinen artean oinarrizkoa da ere bai
Kuadroak eta margoak. Kokapen egokia.
Kuadroak tematikaren arabera, marko berdinekin marrazki bat eratuz, edo bakarrik tximinia baten gainean edo hormaren zonalde mugatu batean kokatu behar dira
Kolore bereko altzariak batu
Nahiz eta altzari zaharrak berriekin nahastu, garrantzitsuena koloreraen arabera antolatzea da. Zaila da dekorazio dotore bat lortzea gela berean elkartzen badira altzari zuriak eta pinu kolorekoak adibidez